Dagoeneko prest dute Uribarri auzoko jaien egitaraua. Etxeko txikienendako eta gaztetxoendako umeendako jolasak eta Bergarako zezenak eta ponien jolasak izango dira, besteak beste. Bazkaria, bertso saioa edota bolo txapelketa ere egingo dituzte.
Bazkarirako izen-ematea
Auzo kantu-bazkarirako izena emateko azken eguna gaur, hilak 19, izango da eta Whatsapp bitartez jakinarazi behar da zenbaki honetara idatzita: 680 700 818.
Bolo txapelketa
Gauerdian egingo den bolo txapelketan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira eta hiru sari banatuko dituzte: lehenengoarendako txapela, gazta eta jasotako diru kopuru erdia; bigarrenarendako, gazta eta jasotakoaren %30a; eta hirugarrenarendako jasotakoaren %20a.
Goi mailako bertsolariak
Bertso saioa ere izango da Amets Arzallusen, Maialen Lujanbioren, Aitor Mendiluzeren eta Ane Zuazubizkarren eskutik. Xabi Igoak jarriko ditu gaiak.
Egitaraua
• 11:00, Umeendako jolasak
• 14:30, Auzo kantu-bazkaria
• 18:00, Bergarako zezenekin eta poniekin jolasak
• 19:00, Akorderen saioa –Markel Goikolea–
• 22:30, Bertso saioa
• 24:00, Bolo txapelketa, Akordek alaituta