Musikaren nahasketez Haritz Harreguy arduratu da, masterizazioa Antonio J. Morenok egin du, eta hitzak Peru Aranbururenak dira. Horrekin batera, produkzio eta edizioa 168 Ekoizpenak-ek egin du.
Kolaborazio ugari izan dute musikariek, ikus-entzunezkoa gauzatzeko. Batetik, honako musikarien kolaborazioa izan dute: Endika (Rotten XIII), Lander eta Olli (Brigade Loco), Peio (Orreaga 778), Remen (Kaleko Urdangak), Andoni (Rebel Noise), Oxel (Kontralde), Xagu eta Tronpi (Iheskide), Asier Sala, Fermin Muguruza eta Garazi Barrena. Bestetik, Asier Elgezua, Velasko, Leire eta Arrasateko asteartetako enkarteladako kideak ere izan dira parte hartzen lanean.
Hitzak:
Bide zahar eraman nazazu
Sustraiak ditudan lurretara
Erraietan sua eta kea
Norberaren gudu zelaia
Oin hauek badoaz etxerako bueltan
Ibili nahi ote dute gaztetan ibiltzen ziren auzoetan
Sutondoan kate eta kresalak
Lagun zaharrak goizaldeko trenak
Ez da ezer aldatu eta guzti-guztia aldatu da
Hormetan, doinuan, presoak kalera
Helmuga bat ahal dut hori ala ibilera
Behe-lainotan nabil bideak ikasten
Baina oinez ibiltzen ez da inoiz ahazten
Gaur bizirik nago, bihar zain zer dago?
Ez dut behar, ez dut behar gehiago