Iturbideko lorategiak jasandako kalteak salatu ditu Arrasateko Udalak

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 27a, 13:57
Iturbideko lorategia, gaur goizean. (Argazkia: Goiena)

Uztaila hasieran hainbat lore-apaingarri landatu zituen Arrasateko Udalak Iturbideko lorategian. Gaur goizean, baina, oso bestelakoa zen lorategiaren argazkia. Udalak ohar bidez adierazi duenez, loreak erauzita eta lurrera botata aurkitu dituzte, baita zabor edukiontzi bat lorategira botata ere.

Arrasateko Udalak prentsa ohar bidez adierazi duenez, "haserre" dira Iturbideko lorategian egindako ekintzagatik; "ez du zentzurik dibertimenduagatik edo soilik min egiteagatik txikizioak egiteak", jaso dute. Izan ere, gaur goizean loreak erauzita eta lurrera botata aurkitu dituzte aipatutako tokian, baita zabor edukiontzi bat lorategira botata ere.

Uztaila hasieran atondutako lorategia kaltetu izana "deitoratu" egin du Udalak, "gizalegerik eza" leporatuz ekintza egin dutenei. Halaber, ohartarazi du "horrelako gizalegearen aurkako jarduerek etengabeko gastu handia eragiten dutela birjartze lanen eta materialen kontzeptuan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak