Ibai Artek, Arrasate Musikalek edota Ereindajanek eman dute izena dagoeneko entitate moduan aurtengo Euskaraldian. Eta horiek adibide moduan hartuta, Arrasateko Euskaraldiaren lantaldeak bideo bat egin du gainontzeko herriko entitateak animatu eta horiek ere izena eman dezaten.
Euskaraldiaren 3. aldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da eta 2020koan bezala, oraingoan ere, norbanakoek ahobizi edo belarriprest rola hartuko dute, eta entitateek ariguneak sortuko dituzte, euskaraz lasai aritzeko guneak, hain zuzen.
Izen-ematea, zabalik
Norbanakoen izen-ematea irailaren 28an zabalduko da, baina dagoeneko entitateek eman dezakete izena, udazkenera bitartean. Dena den, Euskaraldikoek gomendatu dute azken momentura arte ez itxarotea.
Internet bitartez egin beharko dute hori webgune honen bitartez. Gainera, aurrekoan parte hartu zutenek oraingoan ez dute izen-emate osoa bete beharko, hainbat datu eguneratu beharko dituzte. Lehenengoz parte hartuko dutenek, berriz, izen-emate osoa bete beharko dute, webgune berean.
Laguntza bideak
Norbaitek laguntza beharko balu, Arrasateko Euskaraldiak hainbat bide zabaldu ditu horretarako:
- Arrasateko Euskaraldiko Ikuska Lizarralderekin harremanetan jarriz, arrasate@euskaraldia.eus-era idatzita edo 639 942 094an.
- AED Elkartearen bitartez Itxaro Artolarekin kontaktuan jarrita, 943 77 12 28 edo 695 786 852 telefonoen bitartez.
- Arrasateko Udaleko Euskara Zerbitzuan Amaia Aranagatik galdetuta, 943 25 20 08 telefonoan.