Lehen etapa, Mutiloa behean hasi eta amaitu zen. Zazpi txirrindularik hartu zuten aurrea, eta Plaza, tropel nagusian helmugaratu zen. Artikan ekin zioten bigarren etapari eta Berrigoitin bukatu. Lokatza taldeko kideen esanetan itzuliko gogorrena izan zen hori, sterratoa, bide estuak, portuak, eta gainera, haizea izan zutelako: "Bada, Bolintxo-Lana taldeko txirrindularia, ondo defendatu zen, momentu zailei aurre eginez, ihesaldi saiakerak eginez, eta faboritoen atzetik heldu den taldetxoan helmugaratuz".
Azken etapa, Iruñean hasi eta bukatu zuten, haizea izan zen protagonista. Hala ere, defendatu bakarrik ez, erasora ere irten zela Arrasateko txirrindularia jakinarazi dute Lokatzako kideek.
Talde mistoa Laia Boschekin
Kataluniatik etorritako Laia Boschekin talde mistoa osatu zuen Plazak Iruñerriko Itzulia lehiatzeko. Kataluniarrak podiuma zuen jokoan eta arrasatearra harentzat lanean aritu zen tropelean. Hirugarren postua eskuratu zuen Boschek. "Egun gutxi hauetan euren artean harreman oso ona lortu dute", adierazi dute Lokatzatik.