Herri kirolak, Go!azen telesailekoen ikuskizuna, puzgarriak edota erraldoiak eta buru-handiak izango dira, besteak beste, aurtengo Gelma auzoko jaietan. Behean, prestatu duten egitaraua egunez egun.
Irailak 9, ostirala
- 12:00-14:00, Herri kirolak umeentzako.
- 18:00-19:00, Txalaparta doinuak.
- 19:00-20:00, Saguzarraren jaitsiera.
- 20:00-21:30, Goazen ikuskizuna.
- 21:30-01:00, AZ Gaubelak DJa.
Irailak 10, zapatua
- 12:00-14:30, Puzgarriak, umeendako jolasak, aurpegi margoketa…
- 12:30-14:30, Txaranga.
- 13:00, Boloa.
- 14:30, Auzo bazkaria.
- 18:30, Apar jaia.
- 20:00-21:30, DJ festa.
- 21:30-22:00, Su artifizialak eta zezensuzkoa.
- 22:00-02:00, DJ festa.
Irailak 11, domeka
- 12:30-14:00, Dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak.
- 14:30-17:00, Paella jana.
- 18:00-19:00, Tor magoa.