Argazkigintzan murgildu dira Avesantesen lokalean, Artgazkiren eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uzt. 23a, 16:12

Avesantes elkarteak antolatuta, argazkigintza ikastaroa egin dute gaur, zapatua, Artgazki elkarteko kide Sergio Crespo eta Ricardo Santa Cristinaren eskutik. Lau orduko saioa izan da eta argazkigintzako oinarrizko elementuak azaldu dizkiete parte hartu duten herritarrei.

Sergio Crespok azaldu duenez, oinarrizko ikastaro bat egitea eskatu zieten Avesanteseko kideek. "Argazki kamera bat erosi eta zerotik hasten den pertsona batentzako moduko saioa izan da". Gaineratu du "ezinezkoa" dela argazkigintza bere osotasunean azaltzea.

Argazkigintza munduan hasiberria den bati Crespok ematen dion gomendio nagusia zera da: "Bidean eta prozesuan disfrutatu dezala. Apurka-apurka ikasten joango da, beraz, bideaz gozatzea gomendatuko nioke".

Orain, udako oporretan, gaur ikasitakoa praktikan jartzea tokatuko zaie ikastaroa jaso dutenei eta bueltan beste saio bat egingo dutela aurreratu dute, atera dituzten hainbat argazki aztertu eta guztien artean partekatzeko.

Artgazkiko kideak nabarmendu du pozgarria dela halako auzo elkarte bat haiekin harremanetan jartzea. "Gure helburuetako bat da herritarrengan argazkilaritzarekiko zaletasuna piztea, beraz, eskertzen dira halako iniziatibak", erantsi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak