Dircom sarietako bat, Fagor Automation eta Adaki enpresentzat

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uzt. 22a, 14:39

Fagor Automationek eta Adaki branding eta komunikazio enpresak Dircom Ramon del Corral saria jaso dute Krisi Komunikazioa kategorian, pandemian elkarlanean garatutako Open To Your World proiektuagatik. Sari horiek estatu mailako komunikazio korporatiboaren arloko "praktika onenak eta kasu arrakastatsuak" saritzen dituzte.

2020an, "une batez mundua gelditu zenean", Fagor Automation bi produktu berriren nazioarteko merkaturatzea prestatzen ari zen: Quercus eta Series 3. "Asmoa zen mundu osoko sektoreko hainbat azokatan aurkeztea produktuak, baina, mundu mailako krisi egoera berriaren aurrean, ordura arteko plangintza guztia bertan behera geratu zen, eta Fagor Automationeko eta Adakiko lantaldea irtenbide berrien bila hasi zen", azaldu dute Fagor Automationeko kideek. Modu horretan, kanal digitalen bidez, zerotik sortutako estrategia batekin, mundu osoko bezero eta bezero potentzialengana iristeko modu berriak bilatzen hasi ziren, eta horrela jaio zen Open to your world.

Webinar-en, eta herrialde bakoitzari egokitutako komunikazio eta marketin estrategia baten bidez, munduko bederatzi herrialdetan aurkeztu ziren produktu berriak: Espainian, Italian, Alemanian, Portugalen, Brasilen, Taiwanen, Japonian, Korean eta Txinan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak