"Bizitza salbatzeko dantzak", Monterronen

Mireia Bikuña 2022ko uzt. 21a, 09:43

Sticks taldeak emanaldi ederra egin zuen Arrasaten. Ugandako hiriburu Kampalako umezurztegian hazitako zazpi gaztek afrikar kutsua duen ikuskizuna eskaini zuten. Jaiki dantza taldearen eta Ttakun txalaparta taldearen laguntza izan zuten oholtzan.

Harreman eta Mundukide gobernuz kanpoko erakundeek 20 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korridoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. Oraingoan, ezohiko emanaldi batean elkartu dira. Ugandako Sticks talde afrikarraren emanaldian dantza eta musika bateratzen dira. Lurra, ohiturak, fedea, alaitasuna, mina eta edertasuna deskribatuz egiten dute dantza. Askotan, danbor doinuekin lagunduta.

Monterroren egindako ikuskizun "berritzaileari eta hunkigarriari", erantzun bikaina eman zioten herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak