Bueltan datoz Ferrerias kaleko jaiak ere

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uztailaren 19a

Ferrerias kaleko jaietan, umeendako jolasak egongo dira aurten ere.

Ohi moduan, uztailaren 26an ospatuko dituzte Ferrerias kaleko jaiak, egun osoko egitarauarekin. Txistularien kalejira, haurrendako jolasak, erraldoien konpartsa edota kale afaria egingo dituzte, besteak beste.

Honako hau da egitaraua:

  • 08:00 Etxafuegoak.
  • 12:00 Txistularien kalejira.
  • 17:00 Haur jolasak eta txokolatada.
  • 19:00 Erraldoien konpartsa txikia eta txistularien kalejira.
  • 19:00 Meza parrokian.
  • 21:00 Kale afaria.
  • 23:00 Dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak