11:30ean botako dute txupina eta haurrentzako jolasak egingo dituzte segidan. Ostean, poteoa, mus eta partxis txapelketa, Zeuk ein zeuk jan merienda, bonba japoniarrak, dantza emanaldia eta bestelakoak ere egongo dira, eguna AZ Gaubelaken dantzaldiarekin amaituz.
Honako hau da egitaraua:
- 11:30 Txupinazoa eta haurrentzako jolasak.
- 12:45 Triki bertso poteoa.
- 16:00 Mus eta partxis txapelketa.
- 18:30 Zeuk ein zeuk jan merienda (janaria bertan egongo da).
- 18:50 Bonba japoniarrak.
- 19:00 Dantza emanaldia, Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen eskutik.
- 19:30 Txistulariak.
- 21:30 Afaria.
- 23:00 AZ Gaubelakekin, dantzaldia.
- 00:00 Zezensuzkoa.
- 00:15 AZ Gaubelakekin, dantzaldia.