Argazki lehiaketa antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uzt. 18a, 15:03

Ahuntzak, Kurtzebarrin.

Gaia mendia izango da eta, Euskal Herriko mendi inguruak ikusarazteaz gain, elkartearen lokaleko irudia eraldatu gura dute lehiaketaren bidez. Dagoeneko aurkeztu daitezke lanak, besaide@besaide.eus helbidera bidalita, eta irailaren 20a izango da horretarako azken eguna.

Lau kategoria ditu lehiaketak eta kategoria bakoitzeko lehenak 50 euroko saria izango du; bigarrenak, 25 eurokoa. Honako hauek dira kategoriak:

  • Besaide Mendi Elkarteko kideen argazkiak.
  • Arrasateko herritarren argazkiak.
  • Beste guztiak.
  • Herri bozketa.

Lehen hiru kategorietan, epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak. Herri bozketan, aldiz, argazkiak lokalean erakutsi eta bertaratzen direnek bozkatzeko aukera izango dute, irabazlea hautatzeko. Era berean, irabazle bakoitzak bakarrik kategoria bakar baten saria irabazi ahalko du.

Esan moduan, gaurtik aurrera hartu daiteke parte lehiaketan eta irailaren 20ra arte egongo da horretarako aukera, argazkiak besaide@besaide.eus helbide elektronikora bidaliz.

Lehiaketaren oinarriak

PARTE-HARTZAILEA:

Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa honetan parte hartze hutsak esan nahi du oinarri hauek erabat onartzen direla eta epaimahaiaren irizpidearen mende jartzen direla.

HELBURUAK

Lehiaketak argazkigintza jarduera gisa islatu nahi du, mendiaren barruan.

GAIA:

Mendia, alderdi guztietan.

OBREN AURKEZPENA:

Irailaren 20a baino lehen.

OBRAK ENTREGATZEA

Lehiakide bakoitzak gehienez bi obra aurkeztu ahal izango ditu, baina sari bakarra eskuratu ahal izango du. besaide@besaide.eus helbide elektronikoaren bidez egin beharko dute. Emailean egilearen izen-abizenak, adina, NANa, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa erantsiko dira.

Antolakuntzak obrak onartzeko eskubidea izango du, planteatutako gaiaren eta kalitate teknikoko gutxieneko irizpideen arabera, bai eta pertsonekiko errespetuaren arabera ere.

Argazkiak irailaren 20a baino lehen onartuko dira.

TEKNIKA ETA AURKEZPENA

Edozein teknika edo prozedura digital onartzen da, koloretan edo zuri-beltzean. Argazkiek ez dute argazkilariaren izena, data edo bestelako testurik erakutsi beharko. Obrak .jpg formatuan aurkeztu beharko dira, 300 dpi-ko bereizmenarekin eta 8MB baino handiagoko tamainarekin.

AURKEZPENAREN HELBIDEA:

BESAIDE MENDI ELKARTEA

Garibai 3 bis

ARRASATE 20500

GIPUZKOA

EMAIL:   besaide@besaide.eus

KATEGORIA ETA SARIAK:

  1. BESAIDEko bazkideek aurkeztutako argazkirik onena sarituko da.
    1. saria: 50 euro
    2. saria: 25 euro
  2. Lokala: Arrasaten bizi diren pertsonek aurkeztutako argazkirik onena sarituko da.
    1. saria: 50 euro
    2. saria: 25 euro
  3. Orokorra: (Arrasaten zein beste edozein herritan bizi diren pertsonak)
    1. saria: 50 euro
    2. saria: 25 euro
  4. Herri Bozketa: erakusketara bertaratutakoek boto gehien jaso dituzten argazkien saria.
    1. Saria: 50 euro

Lehiakide bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du. (Lehiakide bakar batek ezin ditu bi sari edo gehiago jaso.)

EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIAREN ERABAKIA ETA OBREN HAUTAKETA

Lehiaketaren antolatzaileek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu obrak. Epaimahai horrek baloratuko ditu obren kalitate artistikoa eta teknikoa, bai eta lehiaketaren gaiarekin duten lotura ere. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Epaimahaiak gaitasun osoz erabakia ahal izango ditu oinarri hauetan jasotzen ez diren egoera guztiak.

ERAKUSKETA:

epaimahaiak erabakitzen dituen lanak ikusgai jarriko dira BESAIDE M.E.ren ARRASATEko (GIPUZKOA) GARIBAI 3 bis aretoan.

Erakusketak bi asteko iraupena izango du eta epe horretan jendeak bisitatu eta bozkatu ahal izango du.

SARIEN BANAKETA:

sarien banaketak e-postaz jakinaraziko dira eguna, ordua eta lekua.

OBREN JABETZA INTELEKTUALA

Parte-hartzaileek lehiaketara aurkeztutako lanen egileak direla adierazi dute.

Lanak lehiaketa honetara aurkeztuta, parte-hartzaileek BESAIDE M.E.ri uzten dizkiote argazkiak lokalean erakusteko eskubideak, zehaztu gabeko aldi baterako, hala nola BESAIDE M.E.ren lokala apaintzeko argazkiak erabiltzea.

Parte-hartzaileak arduratuko dira beren obren gainean hirugarrenei eskubiderik ez egoteaz. Antolatzaileek, bestalde, konpromisoa hartu dute egilearen izena adierazteko bere obran, argazkian bertan zuzenean erreproduzituta.

DATU PERTSONALEN BABESA

Datuak babesteko araudian xedatutakoaren ondorioetarako, lehiaketan parte hartzeagatik ematen dizkiguzun datuei aplikatu beharreko pribatutasun-politikaren berri ematen dizugu jarraian:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

BESAIDE M.E.

Zein helburutarako biltzen dira zure datuak?

Identifikazio- eta harreman-datuak (izena, abizenak, posta elektronikoa eta telefonoa) lehiaketan parte hartzeko erabiliko dira, bai eta saritua izanez gero ere, zurekin harremanetan jartzeko eta sari-banaketa kudeatzeko.

Lehiaketa amaitzean, datuak ezabatu egingo dira. Egilearen argazkiaren oinean bakarrik gordeko dira izen-abizenak.                                                  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak