Zezy Army taldeak irabazi du Zaldibarko 24 orduko areto futbol txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko uzt. 17a, 17:03

Arrasatearrek 2-1 irabazi diote finala Oñatiko Pedro Velez de Guevara 1448 taldeari. 24 ordukoa da Zaldibarko txapelketa, eta gaur goizaldean jokatu dute finala bi taldeek; 3:00ak bueltan hasita. Ez da ordu txarrena izan kontuan hartuta egunotan egiten duen bero itogarria.

Final estua izan da. Oñatiarrak aurreratu dira markagailuan, baina laster etorri da arrasatearren erantzuna. 2-1 emaitzarekin eskuratu du garaipena Zezy Army taldeak. Txapelketan hirugarren sailkatu VP taldea izan da. 

Hamasei talde izan dira lehian aurten Zaldibarko txapelketan, eta ikusle aldetik ere jende asko erakarri du txapelketak. Musikak ere lekua izan du; hala Arrasate Blues egitarau barruko emanaldia egin dute Chris Bell eta Emilio Arsuagak. Horrez gain, Arrasateko Tabu eta Etxepe taldeek ere kontzertua egin dute.

Saritu ugari

Asko izan dira oraingoan ere Zaldibarko txapelketak banatu dituen sariak.

  • Txapelketako goleatzailea: Ander Martinez (Zezy Army taldea).
  • Txapelketako jokalari onena: Joseba Larrea (Pedro Velez de Guevara 1448 taldea).
  • Txapelketako atezain onena: Jimmy (Zezy Army taldea).
  • Kirol legearen saria: Pedro Velez de Guevara 1448 taldea.

 

 



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak