Giro ederra eta martxa handia jarri ditu Swingtronicek, eta, horren erakusle, dantzara ere animatu dira batzuk. Agertoki aurrekaldea jendez bete da, eta bertaratuak benetan gustura geratu dira taldeak eman duen ikuskizunarekin.
Ibai-Arte merkatarien elkarteak eta Arrasateko Udalak antolatutako Arrasate Blues jaialdiak azken eguna du gaurkoa. Eguerdian, Swingtronic taldea aritu da Arbolapetan, taldearen izenak berak uztartzen dituen bi musika moten arteko bategitea erakusten.
Giro ederra eta martxa handia jarri ditu Swingtronicek, eta, horren erakusle, dantzara ere animatu dira batzuk. Agertoki aurrekaldea jendez bete da, eta bertaratuak benetan gustura geratu dira taldeak eman duen ikuskizunarekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.