Txokolate-janarekin eta erraldoiekin eman diote hasiera Santa Marina auzoko jaiei

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko uzt. 15a, 20:52

Tenperatura altuei ihes egiteko edari beroak hartzea komeni dela diote, eta hala hasi dituzte jaiak Santa Marina auzoan, txokolate beroa eta txurroekin. Erraldoiak ere egon dira lehenekoz auzoko jaietan, dantza eta musikarekin festa giroa Santa Marinara ekarriz.

Egitarau zabala

Gaur, bihar eta etzi ospatuko dituzte Santa Marinako jaiak, eta zapatu gaueko musika jaialdia izango da plater nagusia, Iluminatizz eta Subversion X taldeen emanaldiarekin. 21:30ean izango da hori, Makatzenako frontoian.

Edozelan ere, musikaz gain, eskaintza zabala izango da eta Sambamañak eta Euskaraldiak bat egingo dute, lorpenen kalejira auzora eramanez. Batukadak girotuta egingo dute hori, bihar, 13:00etatik 15:00etara, eta domekan ere emango diete aukera herritarrei haien bizipenak panelean jartzeko. Nabarmentzeko beste ekintzetako bat Egipe elkartean egingo duten ate irekien jardunaldia da, artisau garagardoaren eta pintxoen dastatzearekin –zapa- tuan 10:00etatik 13:30era–. Halaber, bihar 11:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira Santa Teresako patioan eta 18:00etan apar festaz gozatzeko aukera izango dute haurrek.

Adinekoentzako egitarauari dagokionez, bihar, barbakoa egingo dute Toki Argi erretiratuen elkarteko terrazan, 14:00etan hasita, baita domeka arratsaldean ere, 19:30ean, eta domekan, 65 urtetik gorakoentzako bazkaria egingo dute Mesedetako Ikastetxean. Era berean, domekan, 13:15ean, hildako auzotar guztien omenezko meza egingo dute Mesedetako Ikastetxean. Ilunkeran, mariatxiak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak