20 ikasle aritu dira antzerkigintzan sakontzen Dokeren udalekuetan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uztailaren 14a

Bi txandatan egin dituzte Doke Antzerki Taldearen udalekuak. Lehen txandan 8 eta 11 urte artekoak aritu dira eta bigarrenean, berriz, 12 eta 15 urte artekoak. Lehenengo taldea zazpi ikaslek osatu dute eta bigarrena, hamahiruk. Bihar, egubakoitza, egingo dute azken saioa bigarren taldekoek.

"Oso ondo ari gara pasatzen elkarrekin eta jolasen bitartez, sormena, ahozkotasuna eta gorputz adierazpena landu ditugu", azaldu du Maider Alcelay irakasleak.

Horrekin batera, ikasleek haien antzezlan propioak egin dituzte eta horietarako behar zituzten elementuak sortzeko, eskulanak ere egin dituzte. "Pozik gaude aurtengo udalekuek eman dutenarekin eta, beste urte batez, bi txanda aurrera atera ahal izateagatik", nabarmendu du Alcelayk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak