Jorge Santiago arduratuko da Mondrako kirol zuzendaritzaz

Hasier Larrea 2022ko uzt. 13a, 13:45

Argazkia: Mondragon C.F.

Aretxabaletarrak ondo ezagutzen du kluba, jokalari eta entrenatzaile izan baitzen hainbat kategoriatan.

Ander Romeroren testigua hartuko du Jorge Santiagok Mondragon CFko zuzendaritzan. Honela aurkeztu du klubak kirol zuzendari berria asteon sare sozialetan: "Azken urteetan Zarautz, Eibar eta Aretxabaleta taldeetan aritu da, baina kluba ondo ezagutzen du, Mondrako harrobiko hainbat talde entrenatu zituelako". Zehazki, gazte eta gorengoen mailetako taldeen prestatzailea izan zen, eta baita jokalaria ere Erregional Mailan.

Lehen esperientzia izango du, beraz, kirol zuzendari. Azkenaldian Mondra askorik jarraitu ez duela onartu arren, lasai dago, kideak ezagutzen dituelako: "Ikasteko prest nago, eta nire lana kategoria guztietako entrenatzaileen alboan egotea izango da".

Dagoeneko hasi da denboraldiaurrea planifikatzen. Ez du aldaketa handirik egiteko intentziorik: "Etxeko jendearekin mantenduko dugu egitura; jokalariengan eta entrenatzaileengan konfiantza osoa dugunez, lehen talderako fitxaketaren bat bakarrik egingo dugu, ziurrenik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak