Aita Menni ospitalea "prekarietatearen adibidea" dela salatu du ELAk

Uxue Igarza Loiola 2022ko uzt. 12a, 14:24

Euskal Herrian 541.000 langile prekario daudela azaldu du gaur goizeko elkarretaratzean Debagoieneko ELAk. Behin-behinekotasuna, soldata baxuak eta lan-osasuna azpimarratu dituzte prekarietatearen ezaugarri gisa.

Elkarretaratzea egin du gaur goizean Debagoieneko ELAk Aita Menni ospitalearen aurrean. Adierazi dute prekarietatea "geroz eta gehiago" ari dela hedatzen, eta Aita Menni ospitalea dela eskualdeko prekarietatearen "adibide garbia". "500 langilek osatzen dute enpresa. Lanaldi partzialak dituzte langile gehienek, pandemiak guztiz kolpatu du ospitale hau eta sekulako lan kargak dituzte; ez dituzte postuak betetzen, ez dira iristen pazienteak behar bezala artatzera eta lan hitzarmena hobetu gabe dute 2017tik", zehaztu dute.

33 greba egun egin dituzte dagoeneko langileek ,eta sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek "entzungor" egiten diote egoerari. Halaber, jakinarazi dute bihar, eguaztena, dutela negoziazio bilera enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, Gipuzkoako Lan Harremanen kontseiluan. "Enpresak aurrerapausorik proposatzen ez badu, irailetik aurrera greba dinamikak indartuko ditugu. Horrez gain, lantokiz lantoki, lekuan lekuko errealitateak ezagutu eta ekiten jarraituko dugu. Langileen baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dugu", aldarrikatu dute mobilizazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak