Arratsaldeko 15:30ak bueltan Arrasatetik Elorregirako bidean ziren suhiltzaileen bi kamioi, eta auto baten eta autobus baten arteko istripuarekin egin dute topo. GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Maltzagarako noranzkoan.
Segurtasun Sailak Goienari jakinarazi dionez, istripua "ez da larria izan". Autoko gidaria zauritu da ezbeharrean, baina lekuan bertan artatu dute osasun zerbitzuek.
Auto-ilarak
Autoa lekutik mugitzeko garabiaren beharra izan denez, errei bat itxi behar izan dute trafiko arduradunek. Hala, auto-ilarak sortu dira Elorregi inguruan. Arratsalde erdirako erretiratu dute ibilgailua, eta bi erreiak irekita daude dagoeneko.
