Subversion X, Iluminatizz eta Sin + taldeak, besteak beste, Santa Marinako jaietan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uztailaren 12a

Datorren asteburuan, uztailaren 15ean, 16an eta 17an, ospatuko dituzte Santa Marinako jaiak eta zapatu gaueko musika jaialdia izango da plater nagusiena, Iluminatizz eta Subversion X taldeen emanaldiarekin. Dena dela, musikaz gain, eskaintza zabala izango da eta Sambamañak eta Euskaraldiak bat egingo dute, lorpenen kalejira auzora eramanez.

Honako hau da egitaraua:

Uztailak 15, egubakoitza

  • 18:00 Banderen igotzea.
  • 18:30 Txokolate jana eta boloa Agerre plazan (musika oholtza).
  • 18:30 Buruhandiak.
  • 19:00 Pintxo-potea auzoko tabernetan.
  • 19:30 Oscar Duran magoaren emanaldia, Agerre plazan.
  • 19:30 Sambamaña taldearen eskutik, txaranga auzoko kaleetan.
  • 22:00 Sin + musika taldearen emanaldia, Agerre plazan.

Uztailak 16, zapatua

  • 10:00 Diana, Motoren txarangaren eskutik, auzo osoan.
  • 10:00-13:30 Ate irekiak Egipe elkartean, artisau garagardoaren eta pintxoen dastatzearekin (Rye PALE ALE eta TRIPLE BELGA garagardoak).
  • 11:00-14:00 Puzgarriak Santa Teresa pistan.
  • 13:00 Herri poteoa Motoren txarangarekin.
  • 13:00-15:00 Sambamaña taldearen eskutik, batukada eta Euskaraldiaren lorpenen kalejira, Agerre plazatik abiatuta.
  • 14:00 Barbakoa Toki Argi erretiratuen elkarteko terrazan, jai batzordearen kontura.
  • 16:00-17:00 Futbolin txapelketa Monserrat tabernan.
  • 18:00 Apar festa Santa Teresa pistan.
  • 19:30 Buruhandiak.
  • 20:30 Krosskoren eskutik, musika emanaldia, auzoko txikientzat, Agerre plazan.
  • 21:00 Iluminatizz eta Subversion X taldeen kontzertua, Makatzenako frontoian.
  • 23:30 Krosskoren eskutik, musika emanaldia, Agerre plazan.

Uztailak 17, domeka

  • 10:00 Diana
  • 11:00-14:00 Puzgarriak eta apar festa, Makatzenako frontoian.
  • 13:00-15:00 Euskaraldiaren lorpenen panela, Agerre plazan.
  • 13:15 Meza, hildako auzotar guztien omenez, Mesedetako Ikastetxean.
  • 14:00 Bazkaria, 65 urtetik gorakoentzat, Mesedetako Ikastetxean.
  • 18:00 Bigantxak eta poniak, Mentu plazan.
  • 19:30 Barbakoa jubilatuen terrazan.
  • 20:00 Mariatxiak, Agerre plazan.
  • 21:00 El Bille-ren musika emanaldia, Agerre plazan.
  • 23:00 Jaien amaiera.

Azkenik, jai batzordeak eskerrak eman gura dizkie tabernei, elkarteei, Toki Argiri eta Mesedetako Ikastetxeari, auzoko jaietarako egin duten kolaborazioagatik.

*Oharra: Adineko pertsonei, haur txikiei eta animaliei zor zaien errespetuagatik, hiru suziri botako dira: jaien hasieran, herri barbakoaren hasieran eta jaiei amaiera emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak