
Freskura egitasmoaren baitan, joan den asteko sormen txokoaren ostean, Jolas Molaz tailerra egingo dute bihar, martitzena, Monterron parkean, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, uztailaren 19an Naturan Jolasean tailerra egingo dute eta uztailaren 26an, zirku tailerra. Era berean, astelehenetik egubakoitzera, askotariko ekintzak egingo dituzte Musakolako igerilekuan, 16:00etatik 20:00etara.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.