Parrillada, bingoa eta jolasak izan dituzte Arrasateko Santa Teresan eta Doneztebe Portukon

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 9a, 19:17

Arrasateko Santa Teresa eta Doneztebe portuko auzoetan jaiak ospatzen ari dira.

Giro onean dabiltza Arrasateko Santa Teresa eta Doneztebe portuko auzoetako bizilagunak jaiak ospatzen. Parrillada herrikoia egin dute, eta bazkal ondoren jolasak izan dituzte. Bingoan egin dute: saridunek meloi bat, sandia bat, edariak... irabazi dituzte. Horrez gain, zozketa egin dute eta auzoko Xalo ile-apaindegiak oparitutako sariak ere banatu dituzte: ile mozketa, kolorea...

Ondoren, mikroa zabaldu dute nahi dutenek abesteko, txisteak kontatzeko... nahi dutena egiteko, eta umeendako jolasak ere izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak