Jazzlari gazteen orkestrak haize freskoa ekarriko du domekan

Hasier Larrea 2022ko uzt. 8a, 10:59

Argazkia: Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra.

Euskadiko ikasleen Jazz orkestrak konponketa berezi batzuk joko ditu Herriko Plazan, 13:00etan hasita.

Arrasate Blues kartel zabalaren barruan tokia egin dio Ibai-artek EIJO taldeari. 2014an sortu zuten EAEko musika eskola eta kontserbatorioetan ikasi izan duten zenbait musikarik. Gaur egun, 32 lagun inguruz dago osatuta, eta jazz estiloaren ohiko instrumentuei alboka, txistua, trikitia eta halako euskal musika tresnak gehitu dizkiete.

Izan ere, Iñaki Askunze, Carlos Sagi eta Sergi Verges konpositoreek orkestrarentzat propio sortutako konponketak interpretatzen dituzte; euskal kantutegi tradizionalean oinarrituta horietako zenbait. Hori horrela, 70 minutuko errepertorioa eskainiko du "soinu eta instrumentazio aldetik munduan bakarra den" bandak.

Uztailaren 14an, eguena, sartuko da jaialdia erritmo bete-betean. Itxaso Gaztelugatxeren ahots erakargarria entzun ahalko da Herriko Plazan, 19:00etan, eta 20:30ean, Ordiziako Starblues-en melodiek girotuko dute Kulturate osteko txokoa, Otalora Lizentziadunan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak