Blues bazkarietarako erreserba egin beharko da

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uztailaren 8a

Mondragon hotela.

Arrasate Blues jaialdiaren baitan, Udala auzoko Uxarte jatetxean eta Hotel Mondragonen egingo dituzte blues bazkariak, zuzeneko musikaz girotuta, uztailaren 15ean eta 16an. Udalara igotzeko autobusa jarriko du Ibai-artek eta bi bazkarietarako prezioa 35 eurokoa izango da. Erreserbak egin daitezke dagoeneko.

Uztailaren 15ean, Uxarten egingo dute bazkaria eta Udalara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Ibai-artek, Kontzeziñoko autobus geltokitik irtenda. Autobusa ordu erdiro egongo da, 13:00etan hasi eta 14:30ean amaituz, eta 17:00etan hasiko da jaisten.

Kontzeziñoko autobus geltokia.

Uxarteko menua honako hau izango da: Burrata entsalada tipula deshidratatuarekin eta fruitu lehorrekin, onddoen krepe karraskariak eta entrekota patata frijituekin eta limoi-sorbetea cavan (urteko ardoa, ura eta ogia barne).

Ondoren, uztailaren 16an, Hotel Mondragonen egingo dute eta honako hau izango da menua:

Aukeratzeko 1.platerak:

euskal gazpatxoa otarrainxka, arrautza egosi eta tipulinaren pikadarekin// otarrainxka eta foie entsalada kafe oliozpin eta fruitu lehorrekin//leka salteatuak bakailao-lauzekin, patata aparra eta oliba beltzen olioarekin//onddoen nahaskia.

Aukeratzeko plater nagusiak:

bakailao tako konfitatua kalabaza porrusalda keztatuarekin// hegaluze freskoaren hanburgesa, marmitako saltsa eta okin patata//entrekota pikillo konfitatu eta patata frijituekin//carrasco txerri iberiar masailen gisatua.

Aukeratzeko postreak:

jogurt krema ahabi marmeladarekin // gazta tarta// mojitozko sorbetea. (kafeak eta infusioak ardoak, ½ botila pertsona bakoitzeko ogia eta ura barne).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak