Kulturola 2022ko obrarik onenetako bat da 'AV Arquitectura' aldizkariaren iritziz

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uzt. 6a, 16:18

Kulturola, amaitu berri, 2021eko abenduan.

Kulturola 2022ko estatu mailako lanik onenetako bat bezala izendatu du AV Arquitectura-k. Aldizkari horrek bi hilean behin argitaratzen ditu arkitekturaren alorrean sortzen diren proiektuak eta lanak. Hainbat proiektu aukeratu eta horien argitalpenean oinarritzen du edukia, arreta berezia jarriz dokumentazio grafikoaren azalpen zehatzari eta obra bakoitzaren proiektu-prozesuari. Gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzen da, eta Europa, Amerika eta Asiako arkitekturako liburu-denda espezializatuetan banatzen dute.

Lantegi-multzoa Arrasaten eraiki zuen Unión Cerrajerak, 1906an sortu eta sarrailak egiten zituen konpainiak eta orain kultur erabileretarako berreskuratu da, 2021aren amaieratik martxan. Artikuluak dioenez, Gipuzkoako udalerriko industria-memoriaren "eraikin esanguratsuenetako bat" da eraikina, eta Euskadiko Mugimendu Modernoaren industria-arkitekturaren "adibiderik adierazgarrienetako bat". Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean babestutako kultura-intereseko ondasun gisa katalogatuta dago, monumentu kategoriarekin 2004tik.

Era berean, zera nabarmendu dute: "Esku-hartzeak udalerriko eta Euskal Herriko historiaren, industriaren eta gizartearen aztarna berreskuratzea dakar, lurraldean eta paisaian".

Udalak, azkenik, adierazi du herri eragileek leku egoki bat dutela orain herriko kultur sormena hauspotzeko, "eraikin bat 'birziklatuz' eta erabilgarri eginez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak