Zaldibarko 24 orduko futbito txapelketa, uztailaren 16an

Hasier Larrea 2022ko uzt. 5a, 12:06

Torneo berezi honek ere gainditu du pandemiaren etenaldia. Aurten, gainera, sari potoloak eta kontzertuak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek. Taldeen izen-ematea irekita egongo da uztailaren 11rarte.

Bueltan da Zaldibarko 24 orduko futbito txapelketa. Pandemiaren eraginez bi urtez geldi egon ostean, uztailaren 16an, zapatua, jokatuko dute izen handiko txapelketa, Arrasateko Zaldibar Frontoian.

Aurten, baina, zenbait berezitasun izango dira egunean zehar. Batetik, sari potoloak irabaziko dituzte, garaikurrarekin batera, lehen hiru sailkatuek: txapeldunek 1.500 euro, azpitxapeldunek 700 euro eta hirugarren geratzen direnek 400 euro.

Bestalde, herriko zein kanpoko artistek eguna musikaz bustiko dute.
Taldeen osaketari dagokionez, kontutan izan behar da bost jokalarik eta atezainak jokatzen dutela, beraz, "komenigarria da gutxienez 9-10 jokalariko taldeak osatzea", antolatzaileek azaldu bezala.

Txapelketa zapatu goizean hasiko da eta egun osoan zehar egongo dira partiduak, finalak gauean jokatzen diren arte.

Taldeen izen emate epea zabalik dago jada, eta Arrasateko Osorik tabernan edo @zaldi24ordu Instagram kontuan egin daiteke. Aurten talde bakoitzeko 120€-koa izango da inskripzioa, eta taldearen izena eta arduradun edo kapitainaren kontaktua eman beharko dira Uztailaren 11 baino lehen.

Aurreko urteetako giro aparta errepikatzea espero dute antolatzaileek, eta eskerrak eman dizkiete txapelketa prestatzea posible egiten duten babesle eta erakunde guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak