Mozambikeren aldeko elkartasun jaialdirako sarrerak zozkatuko ditu Ibai-artek

Eneko Azurmendi Barrena

Mundukidek eta Harremanek, Ttakun txalaparta elkartearen eta Jaiki dantza elkartearen laguntzarekin Ugandan stics eta haien danborrak ikuskizuna antolatu dute. Uztailaren 20an izango da emanaldia, 19:30ean, Monterron parkean, eta Ibai-artek 50 sarrera zozketatuko ditu uztailaren 14ra bitartean.

"Sarrera bikoitzak lortzeko, ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edotta erosketa-ticket baten argazkia bidali Whatsappez, 688 73 41 49 zenbakira. Sarrerak irabazten badituzu, uztailaren 18 edo 19an Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak