Istripuak auto-ilarak eragin ditu, baina bidea zabalik dago.
12:00ak aldera gertatu da istripua AP-1 errepidean, Arrasateko irteeran. Bertaratutako ertzainek azaldu dutenez, furgonetako gidariak ez du ikusi biribilgune barruan zihoan txirrindularia eta horrek eragin du istripua. Ondorioz, 70 urte inguruko ziklistak zenbait hezur hautsi dituela zehaztu dute, eta Gasteizko ospitalera bideratu dutela. Hala ere, ez dagoela egoera larrian argitu dute.
Istripuak auto-ilarak eragin ditu, baina bidea zabalik dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.