Aitor Fernandezek Osasunarekin fitxatu du hiru urterako

Hasier Larrea 2022ko uzt. 2a, 16:39

Lehen Mailako atezain arrasatearrak Levante U.D. klubean jokatu du azken lau denboraldietan, bereziki lan txukuna eginez 2019/2020koan. Talde gorritxoarekin konprometitu da 2025eko ekainera arte. Azken urteetan gauzak "oso ondo" egiten ari den klubera doala adierazi du Fernandezek.

Athleticeko harrobian hazitako 31 urteko atezainari Numantziak eman zion profesional izateko aukera. Hala, Bigarren mailan erakutsi zuen zer egiteko gai zen. Maila gorenean zegoen Levantek bota zion amua 2018an. Lehen Mailan, orotara, 79 neurketa jokatu ditu azken lau urteotan.

Kostu finkorik gabeko fitxaketa izan da Fernandezena, hau da, lortutako helburuen arabera ordainduko diote gorritxoek Levanteri. Klub granotak eskubide ekonomikoen %20a mantenduko du, Osasunak atezaina salduko balu. Bere etete klausula 14 milioi eurokoa da Liga Santanderren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak