Gipuzkoako Bira Arrasatera heldu da

Hasier Larrea 2022ko uzt. 2a, 16:05

Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Sailak Gipuzkoako Bira kanpaina abiarazi du, lurraldeko bidegorriak eta bide berdeak sustatzeko. Kanpaina horren lehenengo geldialdia asteburu honetan egin dute, Arrasateko Jose Maria Arizmendiarreta plazan. 

Bertan karpa bat jarri dute, bisitariek Gipuzkoako bidegorriei eta bide berdeei buruzko informazio zehatza aurkitu eta doako tailerretan parte hartu ahal izan dezaten. Bizikleta mota desberdinak probatzeko aukera ere izan dute. Gainera, Eskulanak bizikleten material birziklatuarekin eta bizikleten mekanika diagnostikorako eta konponketa txikietarako izeneko tailerrak garatu dituzte.

Goizean zehar, irteera bat egin dute Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideek, Biteri Plazatik Elorregirako joan-etorria burutuz. Ibilaldia 10:00etan hasi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak