Herritar elebidunen bila ari dira, hizkuntzari lotutako ikerketa baterako

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko uzt. 1a, 12:04
Udal Euskaltegian, froga psikoteknikoa egiten.

EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldea zera ikertzen ari da: adinarekin lotutako hizkuntza-trebetasunen gainbehera eta prozesu horretan elebitasunak daukan eragina. Hori dela eta, 30 eta 80 urte arteko herritar elebidunak behar dituzte, hainbat proba egiteko, eta Arrasaten izango dira datozen asteetan, Udal Euskaltegian (Kulturola).

Parte hartzen duten herritarrei bi saio egingo dizkiete. Batetik, proba psikotekniko bat, memoria, atentzioa eta abar neurtzeko. Bestetik, pantaila batean, hiztegi proba bat. Bi ordu iraungo dute proba horiek eta parte hartzen duten guztiei 20 euro emango dizkiete konpentsazio moduan.

Hiztegi froga egiten.

Emaitzak anonimoak dira

Azpimarratu dute "oso anonimoa" izango dela, eta inork ez dituela emaitza pertsonalak jakingo. Era berean, azaldu dute haiek ez dutela ezer diagnostikatzen, neurketa soil bat dela.

100 bat pertsona gura dituzte eta banan-banan egingo dizkiete probak. Horretarako, aurrez hartu beharko da txanda, galdetegia beteta. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko, bi bide jarri dituzte herritarren eskura: 945 01 42 94 telefonora deituta edo gogoelebiduna.partehartu@gmail.com helbidera idatzita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak