Hezkuntza lege berriaz ariko da Jokin Bildarratz sailburua Kulturaten

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 29a, 12:21
Antzuolako ikastetxearen eraikin berritua bisitatu zuen iaz Hezkuntza sailburuak.

Arrasateko EAJk antolatuta, Euskadiko Hezkuntza lege berriaren ezaugarri nagusiak azalduko ditu Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. Uztailaren 5ean, martitzena, 18:30ean hasiko da hitzaldia, Kulturateko areto nagusian.

Apirilean, Euskadiko Hezkuntza lege berriaren oinarriei buruzko akordio zabal bat sinatu zuten Eusko Legebiltzarrean eta, hain zuzen, horri buruz ariko da sailburua martitzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak