Guztientzat bizigarria izango den jendarte eredua aldarrikatu dute

Hasier Larrea 2022ko eka. 28a, 20:13

Harrotasunaren, sexu askapenaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren nazioarteko eguna izan da gaurkoa, eta Morbor kolektiboak deituta elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan. Saretze transfeminista ezinbestekotzat jo dute "gizarte cis-heteropatriarkala eraldatzeko bidean".

Elkarretaratze isila egin ostean, azkenaldian jazotako eraso LGTBIfobikoen albisteak jarri dituzte bozgorailutik. Icebergaren punta besterik ez direla adierazi dute hurrena: "Erasoak uneoro ematen dira; gizarte cis-heteropatriarkalak normaltzat jo eta zilegitasuna ematen diete, hauek ikusezin bihurtuz eta betikotuz".

Instituzioei ere kritika egin diete: "Maiz sartzen dizkigute kolorez jantzitako berdintasun faltsuak, baina benetan garbiketa arrosa egiten dabiltza, etekin politiko eta ekonomikoa bilatuz".

Era berean, sexu orientazio edo identitate arrazoiengatik asiloa eskatzen dutenek hori lortzea "oso zaila" dutela aldarrikatu dute.

"Esparru guztietan" –eskolan, kalean, familian, lagunartean, militantzian...– ematen diren erasoen aurrean "tinko eta transfeminismoaz erantzuteko" hautuan berretsi dira.

"Zu ere zara arazo honen parte"

Gizarte osoa, norbanako guztiak, jo dituzte eraso horien erantzuletzat: "Hartu dagokizun ardura! Genero disidentzian kokatzen garenok ez dugu onartuak izan nahi, sistema cis-heteropatriarkala desegin eta guztientzat bizigarria izango den jendarte eredua eraiki nahi dugu".

Honela amaitu dute hitzartzea: "Eroso zaude erasoekin? Uste duzu honek guztiak ez dizula eragiten?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak