Elkartasun Eguneko sariaren irabazlearen zain dago Harreman

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 28a, 16:29

Ekainaren 4an Sebero Altube plazan egin zuten Elkartasun Egunean zozketatutako sari bereziaren irabazlea ez da agertu oraindik, eta zain jarraitzen du Harremanek. Saritutako zenbakia 0352 izan zen, eta zenbaki hori agertzen ez bada, ordezkoak honako hauek dira: 1444 eta 0571 .

Zenbaki horietakoren bat duten pertsonei eskatu diete jo dezatela Harreman gobernuz kanpoko erakundera, 605 72 05 31 telefonora deituz. Zenbaki horiek 2022ko uztailaren 26an iraungiko dira.

Sariari dagokionez, Ibai-artek emandako 300 euroko txartel bat da, merkatarien elkarteko dendetan bonuetan gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak