Bide horretan "asko egiteke" dagoenez, gaurko eguna ospatzeaz gain, salatu eta aldarrikatzeko ere badagoela azaldu du Udal Gobernuak. "Hortaz, Arrasateko Morbor transmaribibollo kolektiboaren agerraldira gonbidatzen zaituztegu". Herriko plazan izango da, 19:30ean. Azkenik, adierazi dute, edozein egunetan beharrik egonez gero, talde horrekin edota Sexologia Zerbitzuarekin jarri daitezkeela harremanetan herritarrak.