Egubakoitzean abiatuko dute Freskura egitasmoa, Musakolako igerilekuan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 28a, 12:23
Freskura egitasmoko bi hezitzaile.

Urtero bezala, uztailean Freskura egitasmoa jarriko du martxan Txatxilipurdi elkarteak eta Arrasateko Euskara sailak elkarlanean. "COVID garaiak eta neurriak alde batera utzita, Musakolako igerilekura itzuliko da egitasmoa", adierazi dute. Hala, askotariko ekintzak egingo dituzte uztailaren 1etik 29ra.

Astelehenetik egubakoitzera 16:00etatik 20:00etara euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako elementuak maileguan hartzeko aukera izango da Musakolako igerilekuan. "Honekin, euskaraz dauden hainbat produkturen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu", nabarmendu dute.

Monterronen ere bai

Aurten, era berean, Freskuraren bigarren adar bat ere izango da herrian. Izan ere, igerilekuko eskaintzaz gain, familiei zuzendutako aisialdi eskaintza ere izango da asteartetan, Monterron parkean, 18:00etan. Hona hemen izango diren tailerrak:

  • Uztailak 5: sormen txokoa
  • Uztailak 12: Jolas-Molas
  • Uztailak 19: naturan jolasean
  • Uztailak 26: zirko tailerra

Guztientzako eskaintza

Adin tarte guztientzako eskaintza da, eta haur, nerabe eta helduei euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi dietela azaldu dute Txatxilipurdiko kideek, parkean edo igerilekuan. Jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz egin gura dute hori, "uztailean ere euskaraz jolasteko irakurtzeko eta gozatzeko aukera badagoela erakusteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak