Ezker Anitza: "Gure babes osoa eman nahi diogu LGTBIQA+ kolektiboari"

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 28a, 11:53

"LGTBIQA+ kolektiboaren eta pertsonen sexu-desioaren, sexu-identitatearen, genero-identitatearen edo sexu-gorputz-aniztasunaren orientazioa askatasunetik, pertsona bakoitzak erabakitzen duen bezala eta erabakitzen duen tokian bizitzearen alde egindako borroka luze eta estimagaitza aintzatesten dugu", azaldu du Ezker Anitzak.

Era berean, LGTBIQA+ harrotasunaren Nazioarteko Egunean "are nabarmenagoa" egin nahi du kolektibo horien eskubideekin duen konpromiso politikoa. "Konpromiso hori urteko egun guztietara zabaltzen da", gaineratu du ohar bidez.

Kontrara, gaitzespena adierazi du pertsonen sexu-orientazioarekin zerikusia duen edozein indarkeria-edo gorroto-delituren aurrean. "Zoritxarrez, Basaurin eta Zornotzan gertatutako azken eraso homofoboek erakusten dute beharrezkoa dela LGTBI kolektiboaren eskubideen bermean sakontzen jarraitzea, homofobiaren eta transfobiaren biktimak artatzeko programak garatzea eta arrazoi homofoboengatiko gorroto-delituak tipifikatzea".

Azkenik, gizartearen aurrean benetako berdintasuna aldarrikatu du LGTBIQA+ kolektiboko pertsonentzat, "bai eta gizarte berdinzalea, dibersa eta inklusiboa ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak