Sweet Marta & The Blues Shakers taldeak ukitu berezia emango dio zapatu gauari

Hasier Larrea 2022ko eka. 27a, 15:04

Argazkia: musicosdecatalunya.wordpress.com.

Arrasate Blues jaialdiaren bigarren eguna izango da uztailaren 2koa. Ibai-arte merkatari elkarteak ahotsa eta harmonika modu paregabean uztartzen dituen izarra gonbidatu du. Hala, Sweet Marta  The Blues Shakers taldeko musikari eskarmentudunekin azalduko da Herriko Plazan, 22:00etan hasita. 

Espainiako bluesaren eszenan aho soinua jotzen duen emakume bakar bezala aurkeztu du Ibai-Artek Sweet Marta. The Blues Shakers, berriz, bluesaren erroak bizirik dirauela erakusten duen banda da, George Armónica Smith, Koko Taylor, Bobby Blue Bland eta Junior Wells bezalako artisten kantuak interpretatzen baititu, sorkuntza propioko abestiekin batera. Beraz, bien arteko sinbiosiak "lokomotora" baten  itxura hartzen du, Come Love eta Hoodoo Girl Blues izeneko albumekin adierazi duten moduan.

Gainera, Arrasate Blueseko kamiseta eskuratzeko aukera egongo da kontzertuan zehar.

Egitarau aparta

Uztaileko beste bost egunetan egongo da bluesa lantzen duten talde gehiagoz gozatzeko aukera, Ibai-artek Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin antolatu duen zikloaren baitan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak