Mondragonen esperientzia kooperatiboa oroituko dute domekan

Hasier Larrea 2022ko eka. 27a, 11:45

San Juan Bautista parrokiako kideek antolatu dute hitzordua, Kooperatiben nazioarteko egunaren harira. Uztaileko lehen zapatuan izan ohi da egun hau, eta hurrengo egunean batuko dira Arrasateko parrokian, eguerdiko hamabietan.

Urtero egiten duten ekitaldian eukaristiako sustatzaileak eta hildako kooperatibistak ere izango dituzte gogoan. Kooperatiben nazioarteko eguna 1992an sortu zuen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak, eta data hori aitzakiatzat hartuta egingo dute atzera begirako ariketa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak