Espainiako txapelketan daude Maialen Axpe eta Malen Ruiz de Azua

Xabier Urtzelai 2022ko eka. 24a, 19:10

Hasi berri dute (19:20) Nerjan (Malaga) dauden Malen Ruiz de Azuak eta Maialen Axpek Espainiako txapelketa absolutua (19:20). Teledeporten jarraitu daiteke saioa, zuzenean.

Duela minutu gutxi hasi dute Espainiako Txapelketa absolutuaren pertikako saioa, eta dominengatik borrokan izango dira bi arrasatear, Malen Ruiz de Azua (Valentzia Sport) eta Maialen Axpe (Atletico San Sebastian). Biak ala biak, bestela ere, txapelketa irabazteko faboritoen taldean daude, baina joan den eguaztenean Iruñean egin zuten Jose Luis Hernandez txapelketan 4,45eko saltoa eginda Ruiz de Azuak kolpea eman zuen mahai gainean –urteko marka onena da–. 

Izan ere, Valentzia Sport taldeko atleta, orain arte, entrenamenduetako lan-saio onak txapelketetara eraman ezinda zebilen. Maialen Axperi, berriz, iaz Getafen (4,37) irabazitako urrezko domina defendatzea dagokio; aurten ez du marka pertsonaletik gertu ibiltzeko aukerarik izan –4,20 egin du–, baina Bedoñakoa da aire zabaleko azken txapelduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak