Erraldoi eta Kilikien konpartsak piztu du kalea

Aitor Agiriano Arrese 2022ko ekainaren 24a

Azken bi urteetan kalejirarik egin ez badute ere, indartsu atera dira San Juan egunean konpartsako kideak kaleak goritzera. Goizeko 11:00etan kalejirari ekin eta pandemia aurreko ohiko ibilbidea egin dute. Herritar ugari batu da kalejirara eta herriko gaztetxoenak izan dira, bereziki, gozatu ederra hartu dutenak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak