80 urtetik gorako 108 herritar omendu ditu Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko ekainaren 24a

Maria Ubarretxena alkatearen agur labur baten ostean, Abaroako abesbatzak emanaldia eskaini du, tartean San Juan pieza. Gero, izena eman dutenen artean nagusienak direnei lore sorta bana eman diete alkateak eta Maitane Muñoz Gizarte Ongizate zinegotziak. 100 urte dituen Vicenta Bengoa eta 92 urte dituen Jose Berrio izan dira omenduak. Gero, nezeser bana oparitu diete bertaratutako 108 herritarrei, eta luntxarekin bukatu dute ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak