Gazteak Euskaraldira erakartzeko baliatuko dute txosnagunea

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko eka. 23a, 12:24

Oskar Elizburu Arrasateko AEK euskategiko zuzendaria eta Ikuska Lizarralde dinamizatzailea, markoarekin.

Euskaraldirako motorrak berotzen hasiak dira dagoeneko Arrasaten, eta sanjuanak baliatuko dituzte gazteak ekimenera erakartzeko. Izan ere, txosnagunean photocall antzeko marko bat jarriko dute, eta herritarrak animatuko dituzte horrekin argazkia ateratzera, ekimenari zabalkundea emateko asmoz. 

Berrikuntza modura, herri batzordeaz gain, gazte batzordea ere sortu dute aurten, gazteak Euskaraldira gerturatzeko helburuarekin. "Alde batetik, egutegi bat zehaztu dugu, gazteak batzen dituzten ekintzak identifikatuz, eta horietan saiakera berezi bat egingo dugu gazteak Euskaraldira erakartzeko", azaldu du Ikuska Lizarraldek, Euskaraldiaren Arrasateko dinamizatzaileak.

Bestalde, kuadrilla sarea osatu gura dute. "Asmoa da kuadrilla eta lagun taldeetan euskararekiko atxikimendu berezia duten pertsona pare bat identifikatzea, horiekin bilera bat egin eta guztia ondo azaltzeko. Modu horretan, haien ardura izango litzateke haien kuadrilletan informazio hori zabaltzea, sare bat osatzen joateko. Izan ere, oso zaila zaigu herritar talde guztietara iristea", nabarmendu du Lizarraldek.

Gazte batzordetik irtendako ekimena da txosnaguneko markoarena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak