'Dena aldatzen da' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Ines Osinagak

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko eka. 22a, 10:50

Musikari arrasatearrak Mercedes Sosaren Todo cambia kantuaren moldaketa estreinatu du. Miren Amurizak, duela bost urte, Berriako iritzi zutaberako itzulitako hitzekin osatu du abestia Osinagak. 

Atzo argitaratutako bideoklipa Arrasateko Belun estudioan grabatu dute, Jessica del Camporen zuzendaritzapean eta Itziar Bastarrikak grabatu eta editatuta.

'Dena aldatzen da'

aldatzen da azalekoa, / muina ere aldatzen da;
aldatzen da pentsaera, / munduan dena aldatzen da.
klima aldatzen da aroz / eta artaldeak zelaiz;
dena aldatzen da, beraz /ez harritu aldatzen banaiz.

eskuz esku aldatzen du / dirdira diamanteak,
txoriak habia eta / arnasa amoranteak.
ibiltariak bidea / aldatu egiten du maiz;
dena aldatzen da beraz, / ez harritu aldatzen banaiz.

dena aldatzen da, / dena aldatzen da...
dena aldatzen da, / dena aldatzen da…

gauez aldatzen da aldez / eguzkiaren sarea;
udaberrian soinekoz / aldatzen da landarea.
piztiak ilajez eta / aitona zaharrak bisai(a)z,
dena aldatzen da, beraz, / ez harritu aldatzen banaiz.

ordea, ez da aldatzen / ezergatik nire grina;
nire herriaren memoria, / nire jendearen mina.
bart aldatu zenak bihar / aldatzen segi dezala,
paraje urrunotan ni / aldatu naizen bezala.

dena aldatzen da, dena...

 

Sarean

Hainbatek txalotu dute Osinagaren lan berria sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak