Uztailaren 8an eta 9an Mondra&Roll jaialdia ospatuko da Arrasateko Monterron Parkean. Jaialdian esku hartuko dute, besteak beste, The Baboon Show, Cockney Rejects, Crap, La Inquisicion, La Excavadora, The Capaces eta Zero taldeek. Mauka Musikagintza, HFMN, Jimmy Jazz eta Arrasateko Udala dira antolatzaileak.
Babesleen artean jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu eta Udalak herritarren artean zozketatuko ditu horiek. Guztira 130 jaso ditu Udalak eta honela banatzea erabaki du: 30 bono Ibai Arte merkatari elkarteari banatu dizkio, bere sistemen bidez zozketa ditzan, eta 100 bono herritarren artean zozketatuko ditu.
