Bi minutuko bi round izan zituen borrokak. Carlos Sanchez entrenatzailearen esanetan, borrokaren hasiera oso berdindua izan zen, baina Bergaretxe hobetuz joan zen apurka-apurka. "Bigarren roundean askoz hobea izan zen, konfiantza gehiagorekin ikusi zitzaion eta bere lana ondo egin zuen, aurkari on baten kontra". Azkenean, borroka irabazi zuen, puntuka.