Iñigo Almortza: "Zezen-plazan sartu eta gozatzeko desiratzen dago jendea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 18a, 11:00

Iñigo Almortza.

Bergarako Pentekoste jaietan bete egin da zezen-plaza, eta Arrasaten gauza bera gertatzea aurreikusten du Almortzak.

Gustura Bergarako jaietan izandako harrerarekin?

Bergaran topera ibili gara. Urteetako lana dago hor, harrobiko jende asko. Bergara da Euskal Herrian errekortadore gehien dituen herria. Kuadrillen jokoetan sei talde topatu ezinik ibiltzen ginen duela hamabi urte, eta aurten, hamasei talde aurkeztu dira. Oso-oso ondo ibili gara.

Zezenak ere prest Arrasaterako?

Noski, baina zezenei ere guri moduan gertatzen zaie: erritmoa berreskuratu behar dute. Jendeak ezin du imajinatu ere egin: urtero jaiotzen dira animaliak, urtero kentzen dira, eta etenaldi hau ikaragarria izan da. Alde batetik, galera ekonomiko handia izan da bi urtean hainbeste animalia mantentzea, baina hori baino garrantzitsuagoa da erritmoa galdu izana.

Gomendio bat jaiotarako?

Disfrutatzeko.

Eta kolpeekin kontuz, ala?

Bai, kolpeekin kontuz ibili behar da, baina batzuk egon egin behar dira. Horrek ematen dio emozio pixka bat asuntoari, nire ustez. Noski, ez dezala inork min handirik hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak