Hamazortzi finalistaren artean banatuko dira literatur sariak

Hasier Larrea 2022ko eka. 19a, 17:03

Arrasate Literatur Lehiaketako irabazleen berri hilaren 21ean emango dute, martitzena, Kulturateko areto nagusian egingo duten ekitaldian.

Herriko gaztetxoek 383 lan aurkeztu dituzte, guztira, AED elkarteak 35. aldiz antolatu duen lehiaketara. Sari-banaketa 19:00etan hasiko da, eta Helena Azkarragaurizar izango da gonbidatu berezia. Antolatzaileen hitzetan, "aspaldiko parte hartzerik altuena" izan du aurtengo lehiaketak. Horregatik adierazi dute eurentzat "parte hartzaile denak" direla irabazle. Era berean, esker oneko azaldu dira gaztetxoak parte hartzera animatu dituzten senide eta irakasleekin, baita epaimahai lanetan aritu direnekin ere.

Honako hauek dira hamazortzi finalistak: narrazioetan, Aimar Moreno, Jare Urrutia, Ainara Revilla eta Andoni Osinalde; ilustrazioetan, Ilargi Bengoa, Anne Sofia Daza, Ane Fernandez eta Jare Berezibar; bertso paperetan, Ane Aranzabal eta Jare Urrutia; mikroipuinetan, Oier Armendia, Nora Zeziaga, Oihane Bengoa eta Ainhize Ibabe; poesian, Alaitz Etxebarria, Alaitz Sanchez eta Ane Sologaiztoa; eta komikian, Nahia Davila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak