Janaria prestatzeko tresneriari dagokionez, bakoitzak berea eraman beharko du, eta "derrigorrezkoa" izango da ontzi berrerabilgarriak erabiltzea. "Mahai tresnak bakoitzak bereak eramango ditu eta berrerabilgarriak izango dira. Udalak behar dutenentzat izango du eskura edalontziak eta platerak, eta baita ere 10-12 bat su txiki; hauek zozketatu egingo dira eskatzen dutenen artean", azaldu dute Udaletik.
Bazkariak ordutegi jakin bat izango du. 12:00etan hasiko da, eta 18:30erako material guztiak jasota egon beharko dira. "Ordutegi honen barruan debekatuta egongo da 18 urtez azpiko pertsonek edari alkoholdunak kontsumitzea".