Ekitaldia 12:30ean hasiko da, eta alkateak agurrarekin emango dio hasiera. Ondoren, omenduak izango diren emakume eta gizon nagusiei lore sorta bana banatuko diete. Amaitzeko, Abaroako abesbatzak emanaldia eskainiko du, eta gero luntxa egingo dute.
Izena ematen duen orori gonbidapen bat banatuko zaie, eta "ezinbestekoa" izango da agiri hori omenaldira eramatea Etxaluzeko eraikinean sartu ahal izateko.